HISTORIA
ZESTA-PUNTAREN HISTORIA
Zesta-punta edo xistera XIX. mendean sortu omen zen, Senpere herrian (Lapurdin).
Zesta-punta euskal pilotako joko bat da, xistera handia izeneko saskiarekin jokatua. Hainbat
herrialdeetan jokatzen da, adibidez, Filipinetan, Mexikon, Espainian... Zesta puntan jokatzen duten
pilotariei, puntista edo zestalari deitzen zaie.
Dithurbidek, "Errementari" ezizenez ezagunak asmatu zuen. 1844an jaio zen, mutikoak eskuetan
hartu zuen "xistera" deitzen ziotena, zurezko saihetak, eta puntan amaitutako muturrak zituena.
Geroago, pilota bitan edo hirutan jo zuen eta eskularru forma ematea bururatu zitzaion.
Joanen sorrerari esker, hasiera bateko eskularrua
ordezkatu zuen xisterak, eta gaur egungo
zesta-puntaren jatorria berak asmatutakoan dago.
Zesta-punta sorreratik hobetzen joan zen apurka-
apurka.
Bi garai desberdindu daitezke bere historian:
Lehena xistera laua eta txikia, 1888ra arte,
xistera handia, eta sakona, 1888tik aurrera.
Meltxor Gurutzeaga errentariar jokalariak
bigarren hori urte horretan asmatu baitzuen.
Gaur egungo zesta-puntari, hainbat izenekin
deitu ahal zaio. 13 urte zituela, Joan xisterak
egiten hasi zen mendian, azienda zaintzen zuen
bitartean. Hortik, xistera edo zesta-punta
1857.urtean sortu zela ondorioztatzen da.
PALAREN HISTORIA
Pala, euskal pilotaren aldaera bat da, zurezko pala trinko batez pilota jotzen jolasten dena. Modalitateofizialen arabera bi daude: 36 metro (pala motza) eta 54 metro (pala luzea). Pilotalekuetan jolasten
da eta jokalariei palista deitzen zaie.
Denok dakigu pala ez dela joku zaharrenetariko bat. Alderantziz, esan dezakegu modernoetariko bat
dela, hala ere, kontuan izan behar dugu bere hasierak oso nahasiak izan zirela. Esan beharra dago
pala ez zela eskuaren babes gisa sortua izan, jokuaren izaera propioa daukan beharrezko elementu
bezala baizik.
Zenbait aditu diotenez, palaren hasiera Aro Modernoan hasi zen, gehienbat Nafarroan eta Bilbon.
Palaren historiaren lehenengo famatuak Francisco eta Eugenio Eraso anaiak izan ziren, Gregorio
Goikoetxea eta Angel Bilbao anai bilbotarrekin batera. Nafarrak Bilbotarren kontra aritu ziren maiz
eta Euskal Herrian ikuskizun izugarria izan zuen garai horretan.
Haien lehenengo partidua Bergarako frontoian izan zen 1940ko apirilak 3an. Bigarrena Bilboko
Euskaldun frontoi zaharrean jokatu zuten urte bereko apirilak 24an.
Historialari famatu eta adituen aburuz, partidu hauek jokatzearekin batera palaren historia hasi zen,
hau da, pala modernoaren historia.
1895ko apirilak 14an Bilboko Euskaldunari hasiera eman zioten. Egoera honen aurrean, egia da zesta-
puntako modalitatea jokatzen hasi zela. Hala ere, urte gutxitan zesta-punta alde batera utzi eta pala
garrantzi izugarria izaten hasi zuen. Bilboko herritarrek erabakia hartu zuten. Palako modalitatea
ikusi nahi zuten eta ezer gehiagorik. Urte horiek palaren hasierak izan ziren. Euskal pilotaren historian,
lehenengo aldiz pala modalitate garrantzitsuenetarikoa izan zen eta erakundeek kontzientzia hartu eta
espezialitate honen esku-hartzea hasi zen. Hortik aurrera pala oso ohikoa bilakatu zen, gaur egun arte.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina