ELKARRIZKETA

   Ekaitz Mendizabal Lete "Goixerri", Mutrikuko puntista profesionala da. 1999. urtean jaio zen Milforden eta Daniako
Jai Alai frontoian (Floridan) aritzen da gaur egun. Estatu Batuetan jaio zen, aita puntista moduan aritzen zelako
Amerikako frontoietan, baina txikitatik hezi eta bizi da Mutrikun.


Txiki-txikitatik harreman emozional berezia izan du zestarekin eta esan dezakegu zesta berarekin lotuta eraman duela bizitza
guztian zehar. Euskal Herriko frontoietan bere maila hoberena eman eta txapelketa garrantsitzuenak irabazi ostean,
Dania Jai-Alai frontoitik deitu zioten, zestalari afizionatu izatetik pasa eta profesional izateko proposamena luzatu zioten pasa
den urtean. Bere buruan dudarik izan gabe eta asko pentsatu gabe, baiezkoa eman zuen.
Gaur egun Estatu Batuetako Daniako pilotalekuan bila dezakegu bere maila hoberena ematen.





  1. Zenbat urterekin hasi zinen zestara jolasten?
Ez dakit, baina oso txikitatik hasi nintzen zestara jolasten. 4 edo 5 urte nituela agian.


  1. Profesionaletan jokatzen ahal duzu? Noiz hasi zara profesional modura jolasten?
Bai, profesional modura jokatzen dut. 2019ko urtarrilaren 5ean debutatu nuen Dania Jai-alaiko frontoian.


  1.  Zergatik erabaki zenuen zestara jolastea?
Umetatik zestarekin lotuta egon naiz, gehienbat aita profesionala izan zelako. Berak erakutsi zidan kirol hau.


  1. Inoiz egin izan ahal duzu irakasle bezelako lanik zesta puntan?
Lana ez baina, gehienbat irakaslea falta zenean joaten omen nintzen umeei zesta puntan aritzen erakustera.


  1. Zer egingo zenuke zesta gure gizartean gehiago zabaltzeko?
Lehenik eta behin, komunikabideetan garrantzi handiagoa ematea gure kulturako kirol eder honi eta instituzioetatik diru
gehiago jasotzea izango ziren kirol hau biziberritzeko helburu nagusiak.


  1. Noizbat egin duzu zestako eskulanen bat?
Ez, “detergente” ontzi batekin jolastu nahiz parebat tailerretan baina bestela ez.


  1. Nola ikusten duzu zesta puntaren egoera gaur egun?
Egoera hau ez da ona. Euskal Herrian afizionatu mailan joka dezakezu urte osoan zehar, xistera proiektuaren bidez,
baina profesionalki udan bakarrik joka ahal dezakezu. Estatu Batuetan, orain momentuan bederatzi hilabete jokatzen
ditugu urtean, baina orain dela pare-bat hamarkadekin konparatuz, egoera oso desberdinak dira.


  1. Kontatu pixka bat nola den zure bizitza han.
Asteazkenetatik igandera bitartean jolasten ditugu kinielak, zazpi funtzio guztira. Denbora libre asko dugu, eta denbora
hori pistinan, hondartzan, lagunekin edo ikasten pasatzen dugu.


  1. Nola ikusten duzu zure bizitza hemendik urte batzutara? Eta zesta punta profesionalki jokatzen uzten duzunean?
Hemendik urte askotara zesta puntarekin erlazionatzen dut nire burua, hemen urte asko jokatzeko asmoa dut,
ea horrela den. Ondoren, ez dakit zer egingo dudan zesta uzten dudanean.  Oraindik oso gaztea naiz eta profesional
modura hasiberria naiz.







2019ko azaroaren 19an.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sarrera