SAIOAREN DINAMIKA (ZESTA-PUNTA)

SAIOAREN DINAMIKA: ZESTA-PUNTA

Saioa prestatzerakoan, ohartu behar gara 12 eta 16 urte bitarteko haurrekin jardun behar dugula, eta ezin diegula saioan
zehar esfortzu handia eskatzen dituzten ariketak prestatu. Bestalde, zesta-punta orokorki kirol zaila da, teknika maila altua
eskatzen baitu, eta lehenengo entrenamenduan ezin dugu izugarrizko maila eskatu.


Aurreko tailerrak eta gero, saioarekin hasiko gara, gure kulturako zatitxo bat ikasteko.


1-PILOTA MANTENDU
Lehenengo saioa denez eta kirol honek teknika asko eskatzen duenez, hasieran pelota hartu eta frontisera 
jaurtitzen erakutsiko diegu. Horretarako, zestalariak zestoa hartuz atzerantz biratuko du bere gorputza eskuinetik 
indar gehiagorekin jaurtitzeko pilota. Bakoitza besteari jaurtitzen ibiliko gara, frontisera pilota jaurtiz.






2-PUTXE (3 bizitzekin)
Umeek pilota hartu eta jaurtitzen ikasten dutenean, pilotari bakoitzak hiru bizitza izango ditu. Bizitza horietako
bat, huts-bat egitean galduko du. Horrela, zestalariak bizitza galtzen duen bakoitzean, kantxaren kanpoan geratuko 
da hiru minutuz; ondorioz, berriz sartuko da. Horrela, kirolari bakoitzak nola jolastu behar duen ikusiko du tanturik 
ez galtzeko.



3-ENTRENATZAILEARI IRABAZI
Zestarekin erlazioa hartu ondoren, beste ariketa mota bat egingo dugu. Irakasleak pelota jaurtiko die frontisera, 
eta hauek, pilota hartuko dute eta irakasleari tantoa egiten saiatuko dira. Horrela, konfiantza maila hasi egingo zaie 
zestarekin.


4-TOLDOAREN ERRONKA
Zestalarientzako hurrengo ariketa hauxe izango da: zestalariak, bere zestarekin pilota jaurtitzerakoan, honen
norabidea kontrolatzen ikasteko eta bitartean disfrutatzeko, zestalariari pilota goiko toldora jaurtitzera animatuko 
dugu. Taldekideen artean, 5 aldiz jo behar dute goiko toldoa. Joko hau, taldeka edo banaka egin daiteke, umeen 
mailaren arabera erabakiko da.


5-KINIELA
Kiniela bat egiten ere probatuko dugu. Banaka jarriko dira kantxaren kanpoaldean. Barrualdean ordea, bi pertsona
jarriko ditugu, eta hauek tantu bat jolastuko dute elkarren artean. Tantua amaitutakoan, irabazi duenak barruan 
 jarraituko du eta bestea ilarara joango da, berriz bere txanda izan arte.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sarrera