Sarrera
Ongi etorri guztioi!!
Gu, EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako graduko lizentziatuak gara. Gradu amaieran"GurePilota" elkartea sortu genuen elkarrekin topaketak eta ekintzak aurrera eramateko asmoarekin.
Hiru urte geroago, hemen jarraitzen dugu elkarrekin ekintza ezberdinak antolatzen, horiekin gozatzen
eta jendartean ikuspuntu berriak zabaltzen.
Gure asmoa, ekintza ezberdin horiekin jarraitzea da. Horregatik, 2020ko urtarrilaren 11an, gabonak
amaitu ondoren, topaketa berezi bat antolatu dugu, 12-16 urteko umeen artean euskal pilota
indartzeko helburuarekin.
Ekitaldi honetan, birziklatutako eta autoeraikitako materialak erabiliko ditugu Euskal pilotaren
espezialitate desberdinak jolasteko eta egun ahaztezina pasatzeko.
Irati Ibinaga - JFKZ. 1go maila
ErantzunEzabatuAupa ekipo!
Lan polita egin duzuena, benetan! Informazio guztia era argi eta antolatu batean adierazten duzue momentuoro, eta blog-aren egitura, diseinu aldetik, oso argia eta txukuna geratu zaizue. Blog sinple baina eduki interesgarriz betea sortu duzue. Asko gustatu zait "historia" atala, zuen topaketako dinamikak eta jarduerak historian kokatzen laguntzen baitu; gainera, bitxikeria gisa, primerakoa da! Saioaren dinamika azaltzeko erabilitako denboralizazioa oso egokia ikusi dut; izan ere, horrela, topaketak irauten duen tartean zer eta noiz egingo den argi geratzen da, dena argi egituratuta. Saioaren jarduerak azaltzeko egindako bideoak ere oso egokiak dira, idatzizko informazioaren gehigarri gisa, gehienetan, era bisualagoan idatzizkoan baino hobeto ulertzen baitira gauzak.
Pare bat gauza aipatzearren, faltan bota dut elkarrizketaren atalean, honen transkripzioarekin batera, audio bat. Elkarrizketa bat irakurtzea baino entretenigarriagoa suertatzen da gehienetan hau entzutea, blog-a bisitatzen duen pertsonarentzako "zuzenagoa" dela iruditzen baitzait. Horrez gain, lana burutzeko informazio iturri ezberdinak erabili badituzue ere, ez dago hauen aipurik blog-eko ataletan zehar, eta hauek jartzea garrantzitsua da. Gainera, erabili dituzuen informazio iturri guztiak web orrialdeak dira, eta hauek fidagarriak izan arren, artikulu zientifikoetako erreferentziak erabiltzeak lana asko aberasten du.
Dena den, lan txukuna egin duzue! Beraz, zorionak!
Lehenik eta behin, oso lan txukuna egin duzuela esan nahi dizuet!
ErantzunEzabatuHasteko, informazioa erraztasunez aurkitzeko moduan egituratua dagoela esan beharra daukat. Topaketan burutuko diren ariketak azaltzeaz gain, bideoak egin dituzte hauek hobeto ulertuko direla ziurtatzeko. Materialekin ere dinamika berdina erabili duzue, hau da, hauek nola egiten diren idazteaz gain bideoak jarri dituzue, materialen eraketa argiago gera dadin. Gainera, informazio zehatza erabili duzue (koste ekonomikoen zehaztapena eta ordutegiaren taula, besteak beste) eta erabilitako informazio-iturri guztietakin 3 gutxienez artikulu-liburuetakoan dira.
Hizkuntzaren aldetik, oso zuzena eta argia da (ortografia akatsik gabe), testuko ideien artean lotura eta koherentzia dagoela nabarmentzen da.
Gainera, euskal pilotaren hainbat modalitateren historiaren azalpenean murgildu zarete (oso orijinala eta interesgarria iruditu zaidan ezaugarri bat), puntusta profesional bati elkarrizketa bat egin diozue (euskal pilotako jokalarien bizipenak eta esperientzia partekatzeko modu ezinhobea).
Honetaz gain, gauzatxo bat bota dut faltan: topaketarako kartel bat egitea (bisualki umeak erakartzeko oso lagungarria izan baitaiteke).
Esanak esan, lan paregabea egin duzuela esatea ukaezina da!
Beraz, zorionak!!
Hainbat web orrialde erabili dituzte beraien bloga osatzeko, gainera elkarrizketa bat gauzatu dute eta partehartzaile bat aritua denez informazio paregabea lortu ahal izan dute.
ErantzunEzabatuNork antolatzen duen eta nortzuk diren aurkezten dira, zer helbururekin egiten duten azaltzen dute. Testua ordenaturik dago eta guztia ondo azaldua.
Hainbat IKT teknikak erabili dituzte: bideoak sartu dute, argazkiak, link desberdinak…
Blog-ean murgiltzeko erraztasun handia dago. Oso argi ikusten da atal bakoitzean zer azaltzen den leihatilen bitartez. Txukuna.
Talde lana ikusten da, argazki eta bideoetan partaide guztiak agertzen dira.
Idazteko era nahiko erakargarria iruditu zait norbait apuntatzeko orduan.
Eskatutako gai guztiak lantzen dituzte eta irizpide zehatz guztiak betetzen dituzte.
LAN ONA MUTILAK!
Asier Martinez de Lagos
ErantzunEzabatuHainbat web orrialde erabili dituzte beraien bloga osatzeko, gainera elkarrizketa bat gauzatu dute eta partehartzaile bat aritua denez informazio paregabea lortu ahal izan dute.
Nork antolatzen duen eta nortzuk diren aurkezten dira, zer helbururekin egiten duten azaltzen dute. Testua ordenaturik dago eta guztia ondo azaldua.
Hainbat IKT teknikak erabili dituzte: bideoak sartu dute, argazkiak, link desberdinak…
Blog-ean murgiltzeko erraztasun handia dago. Oso argi ikusten da atal bakoitzean zer azaltzen den leihatilen bitartez. Txukuna.
Talde lana ikusten da, argazki eta bideoetan partaide guztiak agertzen dira.
Idazteko era nahiko erakargarria iruditu zait norbait apuntatzeko orduan.
Eskatutako gai guztiak lantzen dituzte eta irizpide zehatz guztiak betetzen dituzte.
Sara Lombardero,
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko hainbat erreferentzia erabili dituzte eta gainera 3 erreferentzi baino gehiago artikulu-liburuak dira. Testuan aipatu dituzte. Informazioa argi aipatu dute, zehaztasunez idatzia dago eta bideoak erabili dituzte ahiz eta irudi grafikorik ez egon. Ariketa bakoitzean bideo bat jarri dute dena hobeto ulertzeko eta materiala nola egin duten argazkien bidez ondo azaldu dute. Izena emateko ez dute formulariorik jarri baina argi azaltzen da nola eman behar duten izena. Bloga erabilterreza da eta ongi ordenatuta dago, hau da, erakargarria da. Ariketetan kolaborazioa nabaria da, guztiek hartzen dutelako parte. Euskera aberatsa erabiltzen da.
Sarrera dago, baina helburuak ez dira argi azaltzen. Elkarrizketa bat gehitu dute, ariketen deskribapena argia da, aurreikusitako gastuak jarri dituzte, materiala eraikitzeko prozedimendua azaldu dute eta baita saioaren dinamika ere. Instalazioen deskribapena dago eta baita mapa bat ere. Lan borobila eta txukuna da.
Hainbat arikulu eta erreferentzia erabili dituzte lan hau egiteko eta hori lanan zehar nabaritu daiteke. Gainera, aurkezkena txukun-txukuna, argia eta deigarria da irakurlearentzat. Honekin jarraituz, aipagarria da informazio asko modu erakargarri batean jarri dutela.
ErantzunEzabatuBideoen eta argazkien erabilera aproposa egin dute, eta izena emateko formulariorik ez egon arren argi ikus daiteke nola apuntatu topaketara. Elkarrizketari dagokionez, modu erakargarriago edo dinamikoago batean jartzea ondo egongo litzateke. Hizkuntzaren aldetik aberatsa eta zuzena dela esan daiteke, ortografia akatsik gabe.
Topaketaren helburu zehatzak argi azaldu dituzte. Horretaz gain, instalazioen aurkezpena zein materialei buruzko informazioa eskaini dute. Historia atala oso interesgarria eta originala iruditu zait. Asko gustatu zait ariketak azaltzeko zein tresnak egiteko prozedura azaltzeko zenbait baliabide oso ikusgarri erabili dituztela. Hau dena esanda, oso lan ona egin dutela nabarmentzekoa da.
Edurne Arbeloa Larequi, JFKZ 1. maila
Paul Elorza jfkz lehen maila
ErantzunEzabatuKaixo lagunok, zuen bloga asko gustatu zait. Alor batzuetan oso orijinalak izan zarete (Modalitate batzuen historia jarririk), gainera, oso blog konpletua egin duzuela iruditzen zait.
EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK
1. Ebaluazio irizpide mordoa erabili dituzte. Ez dakit guztiak jarri al dituzten praktikan baino hauen presentzia nabarmena da.
2. Testuak, eta orokorrean bloga, oso ondo ordenatuta daude. Ez dago betelanik, eta testuen garapena multimedia metodo ezberdinez dago lagunduta, honen irakurpena errazagoa eginik. Gainera, atal batzuk oso orijinalak dira.
3. IKT resnei dagokienez, irudi, bideo eta beraiekin komunikatzeko baliabiabideak eskaintzen dituzte. Bideoei dagokioenez, hauek argiak eta oso dinamikoak dira.
4. Blogaren diseinua oso erakargarria iruditu zait.
5. Taldekideen parte hartzeari dagokionez, hauen presentzia ikus dezakegu multimedia elementu orotan.
6. Hizkuntza oso aberatsa eta akats ortografiko gutxi, edo ezer dago
EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
1. Ariketen diseinua eta azalpena oso egokia iruditu zait 12-16 urte bitarteko gazteentzat. Edonork uler ditzake, eta gainera, elkarrekintza, oposizio… egoerazkoak diren dago azalduta
2. Ez dago topaketaren justifikazio pedagogiko garbirik, eta nire ustez saioak helburu eta trasfondo sakonagoak behar dituela iruditu zait.
3. eta 4. Autoeraikitako materialen egiteari dagokionez prozesua garbi dago azalduta. Hala ere, bideoak bota izan ditut faltan. Instalazioei dagokienez ere, ongi ezarrita dago non gauzatuko den saioa, inolako zalantzarik utzi gabe.
5. eta 6. Saioa oso ongi azalduta dago eta nahiko dinamikoa iruditu zait
7. Aurreikusitako gastuak daude eta hauek errealak dira
Oso lan ona egin dezute, denetatik dago lanean. Hateko itsura aldetik oso erakargarria da baina pala eta zestako saioak atal berdinean jarriko nituzke, hori kenduta oso ongi dago. Argazki eta bideo mordoa ditu gainera bideoetan partaide guztiak parte hartzen dezute, elkarrizketa ere ongi dago baina bideoz hobeto geldituko litzatekeela iruditzen zait. Bestalde helburuak oso argi ikusten dira eta ariketak oso originalak dira, materiala egiterako garaian argazkiak erreztasun asko ematen dute eta bloga oso ongi antolatuta dago. Faltan botatzen dudan bakarra, gazteekiko harremana da, hau da, beraientzako zuzenduta egotea eta 1 pertsonan edo animatzeko esaldiak egotea.
ErantzunEzabatuZorionak egindako lanarengatik, oso txukuna gelditu zaizue.
Amaia Belenguer
Hasteko, zorionak hain blog txukuna eta garbia egiteagatik, informazio guztia oso erraz aurki dezakegu eta blogaren presentazioa ezinhobea da. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzue eta gainera IKT tresna asko erabili dituzue hala nola argazkiak, bideoak...
ErantzunEzabatuBeste alde batetik, argi ikusten da nondik hartu dezuten informazio guztia eta gainera linkak sartu egin dituzue. Lehen esan dudan bezala blogaren diseinua asko gustatu zait eta originala dela iruditzen zait.
Asko gustatu zaidan beste gauza bat taldeko partaide guztiak bideo eta argazki guztietan agertzen zaretela da. Oro har, oso blog konpletua iruditzen zait eta agian aldatuko nuken gauza bakarra zesta puntako eta palaren saioaren dinamika atal berdinean sartzea izango litzateke baita oro har bloga primeran dagoela iruditzen zait.
Aritz Ventura
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatu-Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte eta erreferentziak argi ikusten dira blogean zehar.
-Aurkezpena argia da ,hau da, testua ordenatuta, zehaztasunez idatzita eta informazio esanguratsuaz osatuta dago.
-IKTren erabilera ematen da. Argazkiak eta bideoak gaineratu dira.
-Blogaren diseinuari dagokionez, erraz uler daiteke eta erabilera ere oso erraza da. Atal ezberdinak erabili dira garatutako alderdien arabera.
-Kolaborazio lana eman dela nabari da, taldekide guztiak bideoetan agertzen direlako eta sarrerako argazkian ere horren ebidentzia gaineratu dutelako.
-Azkenik, hizkuntzaren aberastasunari eta kalitateari dagokionez, idatzia erakargarria, argia eta ortografia akatsik gabea da.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Sarrera aproposa da, praktika motorren deskribapen orokorra aipatzen delako baina aldiz, ez da umeen adina zehazten.
-Saioaren helburu espezifikoak aipatzen dira.
-Instalazioa bakarra da baina ondo deskribatuta eta non den azalduta dago, mapa eta argazki baten bidez.
-Sortutako materialak eraikitzerako prozedurak aurkeztean, irudiak erabili dituzte baina bideoren bat jartzea ere ondo egongo legoke, prozedura hobeto ulertzeko
-Saioaren helburu zehatzak gehiago sakonduko nituzke.
-Saioaren dinamika eta ariketak ondo azalduta daudela iruditu zait.
-Aurreikusitako gastu errealak aipatu dituzte.
Araitz Erezuma, Hezkuntza eta kirol fakultatea 1.go maila
ErantzunEzabatu1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
-9 iturri desberdin erabili dituzte informazioa jasotzeko eta gainera blogean zehar eta testuetan zehar horien aipua egin da.
-Aurkezpena argia da, testua ordenatua eta zehaztasunez idatzia dago eta gainera paragrafoen banaketa egokia da.
-3 IKT tresna erabili dira (Bideoak, argazkiak eta “maps” erraminta) eta gainera bideo eta argazki asko erabili dituzte.
-Blogaren diseinua egokia da, erabilterraza da eta ordenatua. Horretaz aparte, atal asko erabili dituzte eta blog oso betea da.
-Kolaborazio lana oso egokia da, guztien parte hartzea ziurtatu da, bideoetan eta argazkietan blogeko kide guztiak agertzen baitira.
-Testuak luzeak, ulerkorrak eta garatuak dira.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Sarrera egokia egin dute blogaren eta topaketaren plangintza era egokian azalduz.
-Topaketaren balio pedagogikoaren justifikazioa eta saioaren helburu
espezifikoak azaltzen dituzte.
-Praktikatzeko eskura duten edo behar duten instalazioa azaltzen dute.
-Beraien saioan erabiliko diren materialak nola egiten diren oso ondo azaltzen dute.
-Saioak izango dituen helburu zehatzak azaltzen dituzte
-Ariketak era egokian azaltzen dituzte, deskribapenak egokiak dira eta ariketa hauek azaltzen dituzten bideoak baita ere. Saioaren dinamika ere egokia da eta azaldu egiten dute.
-Materialari eta frontoiaren alokairuari dagozkion gastuak azaltzen dituzte eta baita ere amaierako gastuak.
-Zerbait gehituz, palaren eta zesta-puntaren historia era oso egokian azaldu dute, eta, horretaz aparte, elkarrizketa dotore bat egin dute.
Lander Guarrotxena Gallo. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1. maila
Argazki eta bideoetan partaide guztiak agertzen dira, eta hori oso positiboa da. Testua ordenaturik dago eta guztia ondo azaldua honek Blog-ean mugitzea eroso izatea egiten du. Topaketaren helburu zehatzak argi azaldu dituzte. Garrantzitsuena da eskatutako gai guztiak lantzen dituztela eskatutako irizpide zehatz guztiekin. Aipagarriena hainbat artikulu eta erreferentzia erabili izatearena da. Oso ondo dago.
ErantzunEzabatuNora Sarriegi Galdos
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte. Informazio iturri horien erreferentziak gaineratu egin dira, eta haien aipamena egin dute. Adibidez materialak azaldu egin dituzte eta gero azpian aurkitu duten bideoaren esteka jarri dute jakiteko nola egiten den.
Blogaren aurkezpenari dagokionez, aurkezpen argia ikusten da, hau da, ordenatuta, irudiak zehatzak dira eta lagungarriak, adibidez instalazioak non dauden argi ikusten da maps-eko argazkiarekin.
IKT-tresnen erabilera ona da, argazkiak erabili dituzte, dekoratzeko eta baita haiek nortzuk diren aurkezteko. Ariketen bideoak jarri egin dituzte, horrela, idatziz azaldutako ariketak hobeto ulertzen dira.
Blogaren diseinua erabiltzeko erraza da, ez dago zailtasunik informazioa bilatzeko. Dena eskuratzeko erraz azalduta dago. Berez blog-a erakagarria da.
Atal ezberdinak aurkeztuak dira blog-ean, irizpide zehatzetan eskatutakoa bertan dago idatzita.
Lana talde moduan egin dutela ikusten da, argazkian talde osoa agertzen da, baita bideoetan ere. Elkarrizketa idatzita da, beraz ezin da jakin guztiok parte hartu duten ala ez. Argi ikusten da guztien parte hartzeari garrantzia eman diotela.
Hizkuntzaren erabilera aberatsa izan da, kalitate onekoa.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Sarrerari dagokionez ondo azalduta dago norentzat zuzenduta dagoen topaketa.
Helburu espezifikoak ondo azalduta daude.
Saioak egiteko erabiliko diren instalazioak ondo zehaztuta daude.
Aurreikusitako gastuak zuzen eta zehaztasunez aurkeztu dituzte.
Ariketen deskribapena egokia da eta gainera bideoak jarri dituzte hobeto ulertzeko.
Agian elkarrizketaren audioa faltan bota dut, horrela erakargarriagoa delako.
Lan bikaina izan da.
Sara Garaitagoitia Sabas, JFKZ 1.maila
Planteatutako ariketak eta saioak oso ongi azaldutak daude eta aproposak iruditzen zaizkit. Ulertzen ez dudan gauza bakarra da zergatik saioaren deskribapenean aipatzen den kontutan hartu behar dugula 12-16 urteko haurrekin gaudela eta ezin dugula saioan zehar esfortzu handia eskatzen dituzten ariketak prestatu.
ErantzunEzabatuAriketak ulertzeko garaian zuen bideoak oso lagungarriak dira. Materiala prestatzeko garaian ere bideo bat sartu duzue eta hori asko eskertzen da. Ariketen inguruan uste dut askotan ariketa lehiakorrak (oso ongi dagoela) sartzen dituzuela baina gehiegi saritzen zaiola irabazleari (adibidez kinielan) eta normalean irabazten ez dutenei horrek motibazioa edo gogoak kendu ahal dizkie. Nahiz eta xehetasun hori komentatu esan behar dut ariketak oso egokiak iruditzen zaizkidala eta aproposak horrelako topaketa baterako.
Bibliografia dexente erabili duzuela ikusi dut, oso ongi.
Hobetzeko gauza bakarra nik esango nuke blogaren atal batzuk bisualagoak egitea lagungarria izango litzatekela parte hartzaileentzat erakargarriagoa bihurtzeko, elkarrizketa audio edo bideo formatuan sartzea…
Hala ere blog bikaina egin duzue, egon zaitezte harro! Zorionak!!
Asier Aranguren
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak :
ErantzunEzabatu• Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dira. Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira.
• Aurkezpenak argitasuna duak. Testua ordenatua dago eta zehaztasunez idatzia dago. Bestetik, azalpena laguntzeko hainbat argazki eta bideo jarri dituzue eta hori oso ondo dago blogaren estetika eta erakargarritasuna zaintzeko.
• Blogaren diseinuari dagokionez, ordenatua eta txukuna dela esan daiteke. Bloga erabilterraza da, argia eta erakargarria da. Aipatzekoa da ere, atal ezberdin asko dituela. Azken hau asko gustatu zait informazio ezberdin asko ematen delako, eta horrek erakartzeko jendearen tartea handitzen du
• Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da.
Ortografia akatsik gabea.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Topaketaren balio pedagogikoaren justifikazioa eta saioaren helburu
espezifikoak ez dira oso argiak eta faltan bota ditut.
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta
tipologiaren deskribapena agertzen da, baita mapa bat ere gehitu dute.
• Aurreikusitako gastuak ageri dira.
• Elkarrizketa bat gehitu dute, eta hau nahiko labur idatzi dute. Oso ideia ona dela iruditzen zait dinamismoari begira.
Informazio ezberdin asko eta interesgarria duen bloga iruditu zait. Zorionak talde!
Idoia Simon , JFKZ 1.maila
Alberto Masa Novo
ErantzunEzabatuBlogan sartu eta berehala konturatzen zara zein ona den talde onek egindako lana. Bai ebaluazio irizpide orokorrak zein zehatzak bete dituzte eta horrez gain, nire ustez garrantzitsuagoa den gauza bat lortu dute: blogaren irakurlearen atentzioa erakartzea eta honen irakurketa erraza egitea.
Zorionak talde!
Informazioa jasotzeko 9 iturri erabili dituzte, horietatik 5 artikuluak eta liburuak izanik. Gainera, erreferentzaik gaineratu dira eta testuan aipatu dira. Dena den, ez daude zuzen idatzita.
ErantzunEzabatuTestua oso argia da, irakurterraza eta erakargarria. Taulak erabili dtuzte testuari laguntzeko eta atal bakoitzeko galderari erantzuten diote.
IKT-tresnen erabilerari dagokionez, argazkiak, bideoak eta excel-en egindako taulak erabili dira.
Blogaren diseinua erakargarria eta erabiltzeko erraza da, atal guztiak goikaldean jarrita eta nabigatzeko zailtasunik eza.
Kolaborazio lana egon da taldekide guztien artean, non bideoetan guztiak agertzen diren.
Ez dago ortografia akatsirik eta hizkuntzaren aberastasuna egokia da, ulerterraza.
12-16 urteko umeentzako praktika motorren deskribapena ondo eginda dago, sarreran idatzia. Bertan, topaketari buruzko ideia orokorrak barneratzen dira.
“Sarrera “ eta “Helburuak” izeneko alderdietan adierazita daude topaketaren helburu espezifikoak eta balio pedagogikoaren justifikazioa.
Instalazioei buruzko informazioa adierazita dago, kopurua (1) eta tipologia (frontoi motza) azalduta.
Materialak sortzeko baliabideak zein prozedurak azalduta daude, argazkien bidez lagunduta.
Saioaren helburuak ondo adierazita daude, non autoeraikitako materialaren garrantzia bermatzen den.
Saioaren dinamika taula baten laguntzaz azalduta dago, topaketa hainbat zatitan banatuta egongo dela azalduta.
Gastuak ere zehazki batu egin dira eta guztirako gastuak adierazten dira argi.
Elkarrizketa oso interesgarri bat egin diote Ekaitz Mendizabal Lete puntistari.
Erreferentziak adierazita daude baina ez daude zuzen idatzita.
Iñigo Eraña Jauregui, JFKZ 1. maila
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuBloga ondo antolatuta, informazioa erraztasunez aurkitzeko moduan egituratua dago eta honek irakurleari erraztasuna ematen dio. Topaketan burutuko diren ariketak azaltzeaz gain bideoak gehitu dituzue hauek hobeto ulertzeko. Materialarekin dinamika berdina jarraitu dute eta azaltzeaz gain irudi lagungarriak ipini dituzte.
ErantzunEzabatuHainbat web orrialde erabili dituzte bloga osatzeko, gainera elkarrizketa interesgarria gehitu dute aditu bati eginda. Landuko dituzten modalitateen historiaren azalpena ematea oso interesgarria eta orijinala iruditu zait.
Horretaz gain, gauzatxo bat bota dut faltan: artikulu edo liburu gehiago erabiltzea informazio-iturri gisa.
Dena den, lan oso ona egin duzue.
Zorionak!!!
1. Irizpide nagusiak:
ErantzunEzabatu-Testuak modu egokian ordenatuta daude. Ez dago betelanik eta honek irakurpena errazagoa egiten du.
-IKT-tresnei dagokienez, argazki eta bideoak jarri dituzte, oso dinamikoak direnak.
-Blogaren diseinua oso erakargarria da.
-Kolaborazioan ibili direla ikus daiteke
-Hizkuntza agokia erabili dute, akats ortografiko gutxirekin.
2.Ebaluazio irizpide zehatzak:
-Sarrera oso ona egindute eta 12-16 urte bitarteko gazteentzat egokia da, edonork uler baitezake.
-Ez dago topaketaren justifikazio pedagogiko garbirik eta saioek helburu eta deskribapen zehatzagoak behar dituzte.
-Autoeraikitako materiala dela ikus daiteke eta eraikitzeko prozesua ondo azaltzen da. Hala ere, bideoak falta dira arlo honetan. Instalazioei dagokienez ere, ongi zehaztuta dago non egingo den saioa
-Aurreikusitako gastuak agertzen dira.
Aiur Platero, JFKZ 1.maila