Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2019

Sarrera

Irudia
Ongi etorri guztioi!! Gu, EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako graduko lizentziatuak gara. Gradu amaieran "GurePilota" elkartea sortu genuen elkarrekin topaketak eta ekintzak aurrera eramateko asmoarekin. Hiru urte geroago, hemen jarraitzen dugu elkarrekin ekintza ezberdinak antolatzen, horiekin gozatzen eta jendartean ikuspuntu berriak zabaltzen. Gure asmoa, ekintza ezberdin horiekin jarraitzea da. Horregatik, 2020ko urtarrilaren 11an, gabonak amaitu ondoren, topaketa berezi bat antolatu dugu, 12-16 urteko umeen artean euskal pilota indartzeko helburuarekin. Ekitaldi honetan, birziklatutako eta autoeraikitako materialak erabiliko ditugu Euskal pilotaren espezialitate desberdinak jolasteko eta egun ahaztezina pasatzeko.